Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO

Albiste osoa



26/03/2020. Denontzat

IKASBIDAIA


Kaixo denoi
 
Lehenik eta behin, jaso egizue gure besarkadarik beroena, oso ondo ezagutzen dugulako egunotan bizitzen ari zareten egoera, bai zuek, baita zuen familietako kideak ere.
Mezu honen bidez, Abadino BHI eta Markina BHI ikastetxeetan bidaia antolatzeko ardura dugunok ikasketa-bidaiaren inguruan izan ditugun azken burutapenen berri eman nahi genizueke, ez baikara gai honetaz ahaztu. Izan ere, kezka handiz bizi dugu gai hau, oso zaila delako gaur egun inolako aurreikuspenik edo planik egitea, hainbat kontutan ezjakintasuna nagusi delako oraintxe bertan: hotelik irekita eta hegaldirik egongo ote den, bidaiatzeko baimenik emango diguten ala ez, ekintzarik garatu ahal izango den, etab.
Egoera zail honen aurrean egingo duguna hauxe da: lau bat astez itxarotea, hau da, aste santuko oporrak igaro arte, eta orduan gai honen inguruko azken erabakia hartu eta zuei jakinaraztea, ordurako gauzak argiago egongo diren esperantzan, edo.
 
Beste barik, jaso ezazue gure agurrik zintzoena.
 
Markina BHIko eta Abadino BHIko ikasketa bidaiaren antolatzaileak


Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 944 287 969

015071aa@hezkuntza.net
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA