Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO

Albiste osoa



03/04/2020. Denontzat

FAMILIENTZAKO OHARRA


Familia agurgarriak,

Daukagun egoerarekin kezkatuta gaude denok, ikasleak, irakasleak, familiak...beti azken berrien zain. Horregatik, ohartxo honen bidez, aholku batzuk eman nahi dizkizuegu.

Geldialdi hau gertatzen ari den bitartean, eta geletan gaudenean egiten den bezala, ikasleak egiten ari diren lanak ebaluatuak izango dira. Beraz, lanen kalitatea, lan guztiak egin eta garaiz partekatu izana ...izango dira lanak ebaluatzeko irizpideak.  Lanak eskuratzen ez badituzte, ikasleak ezin izango dira ebaluatuak izan.

Hori dela eta, mesedez eskatzen dizuegu, ahal den neurrian, ziurtatzea zuen seme-alaba lanean ari dela eta lanak partekatzen dituela. Oztoporen bat baldin badaukazue, tutorearekin edota dagokion irakaslearekin kontaktuan jar zaitezte, ahalik eta azkarren irtenbide bat topatzeko. Ikastetxeko telefonoak martxan jarraitzen du eta deitzea baduzue. Gainera, eskura duzue Kzgunea-k informatika inguruan izan ditzakezuen zalantzak argitzeko zerbitzua.

Badakigu familia bakoitzaren egoera desberdina dela eta zaila izaten ari dela bai zuentzat baita guretzat ere.

Zaindu eta agur bero bat.

Abadiño BHIko irakasleak eta zuzendaritza taldea


Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 944 287 969

015071aa@hezkuntza.net
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA