Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO

Albiste osoa



29/04/2020. Denontzat

Ikasturteko amaierarako plangintzari buruzko informazioa

Informazioa garrantzitua da. Arretaz irakurtzea komeni da.


Familia agurgarriak:
 
Lehenik eta behin, egoera zail honetan egiten ari zareten lana eta esfortzua eskertu nahi dizuegu, eta bide batez, zuei eta zuen seme-alabei gure esker ona luzatu nahi dizuegu, gehienek oso lan fina eta polita egiten ari baitzarete. 
 
Bigarrenik, informatzeko eta gardenak izateko asmoarekin, ikasturteko amaierarako plangintzari buruzko informazioa helarazten dizuegu. 
 
Hezkuntza Sailak argitaratutako jarraibideen arabera, honako egokitzapen hauek egingo dira:
 
A) Ikasturteko gutxieneko helburuak 1. eta 2. ebaluaziokoak dira, hau da, itxialdia gertatu zen arte emandakoa ikasturteko gutxieneko helburu bihurtzen dira. 
 
B) 3. ebaluazio honetan, 1. eta 2. ebaluazioko helburuak berreskuratzeko aukera izango dute ikasleek. Hau da, berreskuratze lanak, *frogak eta abarrak egin behar dituzte. Berreskuratzen badute, nota 5 izango da.
 
C) Horrez gain, 3. ebaluazioa gehigarri moduan ulertzen da; beraz 3. ebaluazioko gutxienekoak aurreratzen joango gara eta horrek azkenengo nota igotzeko balio izango du, beti ere aurrekoa gaindituta baldin badute eta itxialdian lanean aritu badira.  
 
D) 3. ebaluazioko gutxieneko helburuak udarako txostenean eta irailean landu egingo dira.  
 
Laburbilduz, Hezkuntza Sailak argitaratutako dokumentuan ez du aipatzen ikasturte hau gainditze orokorra izango denik. Horrek esan nahi du promozio eta titulazio irizpideak indarrean daudela; beraz, ikasleak mailaz igarotzeko oinairria bermatu behar du. Horretarako, ikasleek lanean eta irakasleekin kontaktuan jarraitu behar dute. 
 
Azkenik, zalantzarik edota galderarik baldin baduzue, jar zaitezkete kontaktuan gurekin. 
 
Denon artean, ikasturtea aurrera aterako dugulakoan, agur bero bat,  
 
Zuzendaritza taldea
 
*Berreskuratze frogak "on line" edota presentzialak izan daitezke, itxialdi egoerak ahalbidetzen badu. Aurreko ikasturteko gainditu gabeko ikasgaiekin (pendienteekin) ere irizpide berberarekin jokatuko da.


Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 944 287 969

015071aa@hezkuntza.net
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA